Mario Gonzalez kantabriarra izan da Klasikoan azkarrena

Xabier Urtzelai 2010ko api. 17a, 21:12
Gipuzkoako klasikoko txapela Kantabriara eramango du bertako selekzioko kide Mari Gonzalez Salas ziklistak. 100 kilometrotan zehar tropelean "lasai samar" joan dela adierazi du, eta Angiozarrera bidean hasi direnean aurreneko taldean sartu dela. Ez da Asentzioko gainera iristen lehena izan, baina Elgetatik jaisten harrapatu egin ditu Gaztela Mantxako ordezkariak: "Eta kilometro baten faltan egindako erasoari esker irabazi dut".

Lasterketa ederra gaurkoa. Eguraldia lagun izan dute ziklistek, baina Asentzio igotzeko bero larregi, oraindik ez daude tenperatura horietara ohituta. Hasierako kilometroetan hainbat ihesaldi saiakera izan dira, baina haizea zebilen, eta bertan behera geratu dira denak, tropelak irentsita. Ehungarren kilometroan apurtu da lasterketa, Angiozarrera bidean. Hor aldapa gora azkarrenek egin dute aurrera, eta talde horretan sartu den Mario Gonzalez izan da Elgeta jaisten abilena. Indarrez iritsi da azken kilometrora, eta erabat leher eginda zeuden gainontzeko iheslariek ezin izan dute haren erritmo aldaketaren aurrean ezer egin. Denboraldiko lehen garaipena Kantabriakoarendako.

Irabazlea: Mario Gonzalez

Talde onena: Gaztela Mantxa

Bergarar azkarrena: Mikel Aristi.

Sailkapenak, hemen.

Asteleheneko Goienkaria-k jasoko du kronika zabala, lasterketan izan diren ibarreko ordezkari Lokatzakoen eta Dorletako Amakoen adierazpenekin. Lasterketako irudiak, GOITBko Harmailatik saioan, astelehenean (22:15).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak