Mariaren Lagundiko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak Zubillagako suhiltzaileen egoitza ezagutzera joan ziren urriaren 16an. Instalakuntzak ikusteaz gain, zer nolako lana egiten duten ere ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.
Suari aurre nola egin behar zaion jakiteko bideoa ikusi eta gero, hainbat ariketa praktiko egin zituzten, hala nola, mangera erabili, garabira igo, labirintoa zeharkatu eta gimnasioan ariketak egin.