Mariaren Lagundiko ikasleak Holandan izan dira

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urriaren 22a

Elkarturkea egin dute Marianum ikastetxearekin. Nederlandarrak etorriko dira Bergarara apirilean.

Mariaren Lagundia ikastolako 32 ikasle eta bi irakasle Holandan izan dira, Groenio herrian urriaren 10etik 17ra bitartean. Marianum ikastetxearekin elkartrukea egitera joan dira eta esperientzia "oso aberasgarria " izan dela aurreratu dute ikastetxetik, batetik, "autonomia" garatu ahal izan dutelako, eta bestetik, Europako kontzientzia". 
Hainbat bisitaldi egin eta gastronomia ezagutzeko eskolak ere jaso dituzte. Baita Euskal Herriko jakiak nederlandarrei prestatzen erakutsi ere. Gainera, hango familien etxeetan eman dute aste hori eta horrek bertako ohiturak ezagutzeko aukera eman die eta baita Holanda modu sakonean ezagutzekoa ere.
Marianum ikastetxeko ikasleek apirilean itzuliko diete bisita Mariaren Lagundikoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak