Mari Carmen Barrenetxea da PSE-EEko alkategaia

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko api. 23a, 11:06

Mari Carmen Barrenetxea da PSE-EE alderdiko zerrenda burua. Bera da alderdi horrek Bergarako Udalera aurkeztu duen alkategaia. Donostian jaioa da. baina Bergaran bizi da 1980. urtetik. 49 urte eta bi seme-alaba eta biloba bat ditu. Idazkari ikasketak egin ditu, eta euskara ikasten ari da.

Erabakitzeko ahalmena

Javier Zendoia Bergarako PSE-EEko presidentea eta Miguel Buen PSE-EEk diputaziora aurkeztu duen zerrenda buruarekin egin du bere buruaren aurkezpen ofiziala Mari Carmen Barrenetxeak. "Udalak autonomia eta erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa izatea bermatu nahi dut, eta horretarako egingo dut lan", esan du Barrenetxeak. Horrekin batera, lehentasuna zeri emango dion ere azaldu du: "enplegua, etxebizitza, hirigintza jasangarria eta osasun publikoa, adibidez".

Kudeaketa aurrerakoia

Barrenetxearen aurretik hitz egin zuten Zendoiak eta Buenek, eta biek aipatu zuten "kudeaketa aurrerakoia egitea" dela PSE-EEk maiatzeko hauteskundeetarako egiten duen eskaintza. "Bergarako Udalean izan dugun ordezkaritzak lan handia egin du herriaren alde, eta aurrerantzean ere, horrela izango da", esan du Buenek. "EAJren politika zaharkitua dago, eta geu gara alternatiba", jarraitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak