Manu Diaz: "Garaipen bat lortzea beharrezkoa dugu"

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 24a, 13:26
Ordiziaren aurka (1-1) ere ezin izan dute garaipenik lortu, eta honekin badira sei partidu jarraian.

<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU;} h2 {mso-style-next:Normal; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; page-break-after:avoid; mso-outline-level:2; font-size:20.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU; text-decoration:underline; text-underline:single; font-weight:normal;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

Nola ikusten dituzu gauzak denboraldiaren une honetan?
Guretzako maila hau nahiko zaila da. Talde ia guztiek dituzte hiruzpalau jokalari onak batez ere aurreko aldean. Hutsegite bat egitea nahikoa da eurek aprobetxatzeko. Hori gehiago landu behar dugula uste dut.

Landu beharreko gauzak zeintzuk diren argi duzu, orduan?
Kontzentrazio mailan eta defentsa mailan nik uste dut ondo gaudela. Aldiz beste gauza batzuetan hobetu behar dugu. Guk ere arerioen hutsegiteak aprobetxatzen ikasi behar dugu.Kosta egiten zaigu puntu horretara heltzea.

Nola aurreikusten dituzu hurrengo jardunaldia?
Garaipen bat behar dugu eta lehenbailehen. Badira sei jardunaldi lortzen ez dugula eta gogorra da hori. Azkenean puntuz puntu joatea oso aspergarria da, eta burua ere nekatu egiten da. Datorren astean Zarautzen aurka jokatu behar dugu. Liderra da baina garaipen hori behar dugu. Ez dakit Zarautzen aurkako partiduan edo hurrengoan izango den baina dagoeneko beharrezkoa da guretako hiru puntu partidu baten batzea.

 

ORDIZIA-BERGARA PARTIDUAREN KRONIKA ASTELEHENEKO GOIENKARIAN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak