Manifestazioko Ikurrina, alkateen esku

Mireia Bikuña 2009ko urt. 29a, 12:30
Ikurrinaren aldeko manifestazioa 12:30ean hasiko da Bergarako plazan, zapatuan. Buruan Ikurrina eroango dute Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Elgetako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako alkateek.

Manifestazio bukaeran Bai Euskal Herriari ekimeneko kide batek hitza hartuko du. Espainiar banderaren inposaketak erabakitzeko eskubidea "ukatzen" duela salatzeko.

Amaitzeko, manifestazioan parte hartu duten alkateak Bergarako udaletxera igoko dira, eta Ikurrina zintzilikatuko dute balkoian.

Sinadura bilketa

Udal ordezkariekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek egin dute bat biharko ekitaldiarekin; besteak beste, LAB, EHNE eta ESK sindikatuek, eta AHT Gelditu! Elkarlanak, Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE), Etxerat elkarteak, Bergara Kirol Elkarteak, Lokatza Txirrindulari taldeak, Ikasle Abertzaleak eta Komite Internazionalistak.

Biharko ekitaldia borobiltzeko Geurea Ikurrina kanpainaren barruan sinadura bilketa egingo dute. Atxikimenduak Internet bidez ere egin daitezke http://www.baieuskalherriari.org/geureaikurrina helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak