San Martin ikastetxeko langile, guraso eta haurrek hartu zuten parte manifestazioan, eta aldarrikapen bera zuten denek ere: egun duten leku faltari aurre egiteko, Aranzadi Ikastolari Martinez de Irala eraikinaren erabilera konpartitzeko eskatzea.
Atzoko manifestazioa ez da egun hauetarako prestatuta duten ekintza bakarra: datorren astelehenean, uztailak 23, udalbatzak egingo duen osoko bilkuran ere parte hartuko dute euren arazoa azaldu eta konponbideak eskatzeko.