Maite Barrena zinegotzi berria

Jasone Zabala 2008ko maiatzaren 29a

Belen Abarzuzaren (EAJ) dimisioaren ondoren, Maite Barrenak hartuko du bere postua Udalean


Joan den astelehenean ospatu zen osoko bilkuran Belen Abarzuza Zabala, EAJ-ko zinegotziaren dimisioa aurkeztu zuen. Dimisioaren arrazoiak, osoko bilkuran irakurri zen idatzi batek zioenaren arabera "arazo pertsonalak" izan dira.
Bere ordezkoa aukeratuta dago. Maite Barrena Aranburu (EAJ) izango da Abarzuzak utzitako zinegotzi postua beteko duena. Abarzuza urtebete egon da Udalean zinegotzi moduan –2007ko maiatzaren 27an izan ziren hauteskundeak–, eta esan bezala, Barrenak hartuko du bere kargua datorren ekainaren 26an plenoa aretoan egingo den osoko bilkuran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak