Maiatzeko kultura agenda kaleratu du udalak

Bergarako Udalak kaleratu du maiatzeko kultura agenda. Mendekoste jaiez gain ekintza ugarirekin gozatzeko aukera izango da Bergaran. Hona hemen Kultura Sailak prestatutako egitaraua:

Maiatzak 3, zapatua

  • 17:00etan Umeentzako jolasak, San Martin plazan, Kirik taldearekin.

Maiatzak 4, domeka

  • 10:45ean Bergarako Udal Txistulari Bandako kideen kalejira, herriko kaleetan.

Maiatzak 8, eguena

  • 19:00etan Iñaki Carretero kontalariarekin helduentzako ipuin kontaketa saioa, Aroztegi aretoan.

Maiatzak 9-13

Maiatzak 17, zapatua

  • 17:00etan Bullyng eta arrazakeriaren inguruko antzerki forum saioa Bergarako Aroztegi aretoan (8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat).
  • 19:00etan XX. Udaberriko jai kontzertua, udal pilotalekuan, Bergarako Musika Eskolaren eskutik, eta ondoren afaria.

Maiatzak 18, domeka

  • 09:45ean Bergarako Udal Txistulari Bandako kideen kalejira herriko kaleetan.

Maiatzak 24, zapatua

  • 19:00etan Barre Laborategia kale antzerkia San Martin plazan.

Maiatzak 25, domeka

  • 09:45ean Bergarako Udal Txistulari Bandako kideen kalejira herriko kaleetan.

Maiatzak 27, martitzena

  • 18:30ean Hitzaldia: Ibaiak. Hizlaria: Iñaki Antigüedad hidrogeologoa. Kultura etxean.

Maiatzak 30, barikua

  • 19:00etan Marina Hernando, Elhuyar kultur elkartekoaren hitzaldia: Klima-aldaketa eta lurrean duen eragina. Angiozarko saloian

Maiatzeko erromeriak:

Maiatzak 16, barikua

  • 20:30ean Moiazpi dantza taldearen saioa. Ondoren erromeria Unsain anaiekin.

Maiatzak 23, barikua

  • 20:30ean Gazte-Alai dantza taldearen saioa. Ondoren erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.

Maiatzak 31, barikua

  • 18:30 - 20:00: Bergarako trikitilariekin kalejira.
  • 20:00 - 20:30: Bergarako trikitilariekin erromeria.
  • 20:30: Afaria, Munibe plazan.
  • 22:30: Erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin.

Ikastaroak

Sendabelarren ikastaroa: Maiatzaren 6, 15, 22 eta 29an, 18:00-20:00. Bergarako kultura etxean.

Erakusketak

Kultura etxean:

Maiatzaren 16tik 24era: Mendekoste jaietako kartelen lehiaketako kartelak. 19:00etan Irabazleari sari ematea.

Maiatzaren 26tik ekainaren 10era: Euskal Herriko landaretza. Jose Antonio Aperribai.

Aroztegi aretoan

Apirilaren 25etik maiatzaren 18ra: Joxerra Elortzaren pintura lanak

Maiatzaren 23tik ekainaren 1era: XXIV. Bergara Hiria argazki lehiaketako argazkiak.

Auzoetako jaiak

Maiatzak 4, zapatua

  • Santikurutz eguna.
  • Irukurutzeta eguna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.