Luxuzko denim merkatuan oinarritu nahi du Tavexek enpresa hazkundea

Edu Mendibil 2009ko urt. 13a, 10:38
Tavex Korporazioak luxuzko denim merkatuan oinarritu nahi du enpresaren hazkundea datozen urteotan. Hain zuzen ere, balio erantsiko oihalei esker denim sektoreko lidergoari eutsi nahi dio. Helburu horrekin, Ikerketa eta Garapen departamentua politika estrategikoaren ardatza bilakatuko da. Valentziako lantegian dago aipatutako departamentua. Bergaran bi lantoki dituzte: Elorregiko tailerra eta San Antonioko bulegoak, Gabiria dorrean.

2007an balio erantsiko oihalen produkziorako 1,6 milioi euro bideratu zituen Tavexek. Luxuzko denim merkatuan, epe ertainera, %10eko kuota lortzea da helburua. Besteak beste, Giorgio Armani, Tommy Hilfiger edo Diesel Tavexeko bezeroak dira gaur egun. Amaitutako janzkiak dira haien eskarietako bat gaur. Full Package edo zerbitzu integrala deritzon saila sortu du Tavexek: bezeroak modelagintza aukeratu eta gero, konpainia da produkzioaren arduraduna: jantzigintza, materia primen logistika eta bezeroen zehaztapenei kasu eginez eskaerak betetzea.

Hamaika lantegi

Fabrica de hilos, tejidos y estampados de Bergara 1846an sortu zen; 1901ean, Algodonera de San Antonio bilakatu zen eta 1989an Tavex multinazionala. Tavex Korporazioa 2006an jaio zen, Tavexen eta Brasilgo Santista Textil batuketaren ondorioz.  11 lantegi dituzte Europan, Afrikan eta Amerikan, 390 milioi euro inguruko fakturazioarekin eta 6.000 lagunetik gorako lan taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak