Alfredo Morles Hernandez akademikoak erantzun zion Ugalderi uztailean Caracaseko Akademien Jauregiko paraninfoan egindako ekitaldian. Ibilbide luzea darama Ugaldek Venezuelan: 1938. urtean Bergarako Moyua baserrian jaioa, 1957. urtean joan zen Venezuelara. Andres Bello Unibertsitateko errektorea da 1990. urtetik. Filosofia eta Letretan, Teologian eta Soziologian lizentziatua da eta horrez gain, Venezuelako historia ekonomikoan zein giza historian aditua da Ugalde.
Alfredo Morlesek azpimarratu zuenez, “Zientzia Politikoen eta Giza Zientzien Akademia honetara zientzia juridikoetan profesionala ez den beste lagun bat datorkigu. Ez da horrelako salbuespen bat egiten dugun lehen aldia. Edozein modutan, zuzenbidea ikuspegi ezberdinetatik aztertu du Ugaldek. Jesuiten ordenako kidea da eta ordena hori hainbat utopia sozialen atzean egon da. Bere ordenaren tradizioaz harro dago Ugalde eta horrek ez dio oztopatzen gaurko jesuita bat izaten, ausarta ekintza ebanjelizatzailean eta aurrerapena eta justizia uztartzen dituen horietakoa. Hori dela eta, azken 10 urteotan Venezuelako gizalege jardunaldietan parte aktiboa izan da eta bizitza akademikoan, pastoral sozialean eta haunarketa politikoan ezinbesteko erreferentea bilkatu da. Meza ematen duen apaiza da Ugalde. Horre gain, jendeak komentatzen dituen gauzak esaten ditu, baita jendeak irakurtzen dituen entseguak idatzi ere”.