Beart elkarteak antolatutako ikastaroa uztaila hasieran izango da; hain zuzen, uztailaren 1ean, 2an, 8an eta 9an. Ikastaroko ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da, eta ikastaroa Bearteko lokalean emango dute, Bolu auzoko 49. zenbakian. Gaur egun, 60 bazkide inguru ditu Beart arte elkarteak.
Bazkideentzat 25 euro kostako da ikastaroan izena ematea; eta, 30 euro bazkide ez direnentzat. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 26a izango da.
Laskurainek koadro bat margotuko du; hala, ikasleek koadroa hasieratik bukaera arte nola egiten duen ikusiko dute. Modu horretan, egiten dabilenari buruz galdetzeko aukera izango dute ikastaroan parte hartuko duten ikasleek.