Ludopatia zer den ezagutzera eman zuten atzoko ikastaroan

Asier Alkorta 2010ko urr. 7a, 17:57
Hitzaldiaren helburua izan zen, herritarren artean ludopatia zer den ezagutzera ematea eta gaur egun EAEn dauden tratamendurako aukera nolakoa den azaltzea. Jokoarekin arazoak izan dituen pertsona baten esperientzia entzuteko aukera ere izan zen atzo egindako ikastaroan:

Bergarako Drogen Menpekotasunen Prebentziorako Udal-Zerbitzuak antolatuta, ludopatiaren inguruko hitzaldia egin zuten atzo, honako izenburuarekin: Joko patologikoa, beste mendekotasun bat.

Hauek izan ziren hizlariak: Beatriz Alonso, Ekintza Dasalud
elkarteko psikologoa; Agustin, Hernaniko Jokalari Anonimoen autolaguntza taldeko koordinatzailea; eta Ramon ludopata ohia.

Beatriz Alonso psikologoak esan zuen, ludopatiaren jatorria dela pertsonak dituen inpultsoen kontrol eza eta arazoa pertsonengan dagoela. Atzoko hitzaldia herritar baten eskaerari erantzuna izan zen; hark jokoarekin arazoak izan ditu eta ludopatiaren inguruko autolaguntza talde bat sortu nahi du. Asmoa litzateke gainera,  talde hori eskualde osora zabaltzea. Hain zuzen, autolaguntza taldea osatzeko lehenengo pausoa izan da hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak