Udaleko Gizarte Ongizate departamenduak emakumeei zuzendutako lotura afektiboen gaineko ikastaroa antolatu du. Harreman afektiboak nola sortzen ditugun aztertu eta landuko da Ongizate sailak antolatutako ikastaroan.
Hiru helburu
Ikastaroaren helburuak hiru dira: batetik, eredu tradizionalak aztertzea; bestetik, lotura afektiboak eraikitzeko dugun moduaz kontzientzia hartzea, eta azkenik, erlazioen transformazioa indartzea.
Hainbat gai landuko dira
Hori, horrela izanik, besteak beste honako gaiak landuko dira ikastaroan: rolak eta estereotipoak; autoestimua eta erlazioak; gune pertsonala: dependentea/independentea; maitasuna eta dependentzia emozionala; eredu tradizionalak; eredu berria eta harremanak besteekin.
Izenematea
Ikastaroa apirilaren 20an hasi eta ekainaren 22an amaituko da; astelehenetan 15:00etatik 17:00etara eta saioak izango dira kultura etxean. Plaza mugatuak dira, hortaz izena lehenbailehen ematea gomendatu dute Udaletik. Bestalde, doan da eta gaian interesa duen edozein emakumeri irekita dago. Informazio gehiagorako eta izena emateko Gizarte Zerbitzuetara zuzendu edo deitu 943 77 91 65 telefono zenbakira.