Ikastaroa apirilaren 27an hasi eta ekainaren 22an amaituko da; astelehenetan 17:15etik 19:15era Bergarako kultura etxean.
Informazio gehiagorako eta izena emateko Gizarte Zerbitzuetara zuzendu edota deitu 943 77 91 65 telefonora.
Plaza mugatuak dira, beraz izena lehenbailehen ematea gomendatzen da. Ikastaroa doanik eta gaian interesa duen edozein emakumerentzat izango da.
Ikastaroan landuko denari buruzko informazioa:
Bertan, gure harreman afektiboak nola sortzen ditugun aztertuko da ( dauzkagun espektatibak, non jartzen garen, ...).
Ikastaroaren helburua, eredu tradizionalak aztertzea, lotura afektiboak eraikitzeko dugun moduaz kontzientzia hartzea eta erlazioen transformazioa indartzea izango da.
Besteak beste, honako gaiak landuko dira:
- Rolak eta estereotipoak
- Autoestimua eta erlazioak
- Gune pertsonala: dependentea / independentea
- Maitasuna eta dependentzia emozionala
- Eredu tradizionalak
- Eredu berria
- Erlazioak: lagunak, familia, seme-alabak...