Ikastaroan, harreman afektiboak nola sortzen ditugun aztertuko da. Ikastaroaren helburua izango da, eredu tradizionalak aztertzea, lotura afektiboak eraikitzeko dugun moduaz kontzientzia hartzea eta erlazioen transformazioa indartzea.
Besteak beste, honako gaiak landuko dira:
- Rolak eta estereotipoak
- Autoestimua eta erlazioak
- Gune pertsonala: dependentzia/independentzia
- Maitasuna eta dependentzia emozionala
- Eredu tradizionalak
- Eredu berria
- Erlazioak: lagunak, familia, seme-alabak...
Informazio gehiagorako eta izena emateko Gizarte Zerbitzuetara zuzendu edota deitu 943 77 91 65 telefonora.