Lorategi historikoak babesteko plataforma dago herrian

Jasone Zabala 2008ko urriaren 30a

Hiriguneetako berdeguneekin arduratuta dauden herritar batzuk Bergarako Lorategi Historikoen Ekimena (BLH Ekimena) plataforma bultzatu dute, Bergarako Lorategi Historikoak babestu eta berreskuratuak izan daitezen helburuarekin. BLH Ekimenean dauden herritarrak "Bergarako lorategi historikoen etorkizun zalantzagarriarekin arduratuta gaudela adierazi nahi diogu iritzi publikoari", adierazi digute elkartetik.

Elkartekoek adierazi digute  Gipuzkoako Lorategi Historiko gehienak desagertu egin direla, baina "Bergaran oraindik batzuk ditugula eta balio handia dutela eta zaindu egin behar direla". Elkarteko kideak urteak daramatzate "gure Lorategi Historiko publikoen babesa eta kudeaketa egokia bultzatzen". 2006an, Udalaren partetik erantzun egokirik ikusten ez zutenez, Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten Errekalde, Irizar eta Untzeta jauregietako lorategiak babestea.

Etxe garrantzitsuak desagertu

Beraien ustez, "kezkagarria da, gure herriko historian zehar, ondarezko balio handia zuten gune, fatxada eta monumentuekin egindako akats tamalgarria.
Horren lekuko, "1919an Bidekurutzetako Zabala etxea ospetsuaren desagertzea, edo Errotalde Jauregiko balio garrantzitsua zuen Lorategi historikoko etengabeko degradazioa", adierazi dute.
Taldeak ekimen honekin bi urte inguru daramatza, baina beraien kezka urrunagotik dator. Taldearen arabera, "aipatutako ekimenaren aurrean udal agintarien aldeko erantzunik ez dute jasotzen eta babesa ez da iristen". Taldeak uste du arduragabekeria larria izango litzatekeela, utzikeriagatik edo kalkulu politiko hutsagatik, Errekalde edo Untzeta Lorategi Historiko bezala betirako galtzea. Horiek, "gure belaunaldiak jaso dituen guneak dira, Bergara berebiziko toki eta bizitzeko leku atsegina egiten dutenak", esan dute.

Ekimenaren informazioa

Ekimenaren inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak, www.blhekimena.org webgunean sartzeko aukera dauka, "egiten ari garen ahalegina zein den ezagutu eta guztion artean Bergaran kalitatezko gune publikoak, atseginak eta bizitzeko intesgarriak izan ditzagun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak