Lokatza dela-eta, lasterketa ez zen uste bezain ikusgarria izan

Txomin Madina Milikua 2009ko ira. 20a, 22:46
Zapatu goizera arte, zalantzan egon zen Bergara Hiria moto-kros lasterketa burutu ala ez, baina azkenean, Euskadiko Txapelketaren barruko probarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten.

''75 pilotu inguru zeuden izena emanda, beste inon baino gehiago. Baina azkenean, eguraldi iragarpenaren eta alerta horiaren ondorioz, erdia inguru atzera bota dira'', adierazi zuen lasterketa amaitutakoan Asier Blazquez, Bergara Hiria moto-kros txapelketako antolatzaileetako batek. ''Ikusle aldetik, nahiko jende gerturatu da, baina lokatzak ikusgarritasuna kendu dio lasterketari',' gaineratu zuen.

Faboritoak, kanporatuak

Mx-1 kategorian, kategoria nagusian, zortzi pilotu lehiatu ziren. Bigarren txandan Oscar Diaz eta Rogers Carrasco, lasterketan buru zeudenak eta Euskadiko Txapelketa irabazteko faboritoak, kanporatu egin zituzten. Azkenean, Jokin Barandiaranendako izan zen garaipena, eta Zugaitz Salegi bergararra bigarren sailkatu zen.

Mx-2 kategorian bestalde, Aingeru Gonzalez izan zen nagusi, eta hirugarren, Xabier Abasolo arrasatearra geratu zen.

Abendura bitartean, gehiago

Zapatuan ikuskizun gosez geratu zirenek abendua baino lehen izan dezakete berau asetzeko aukera, antolatzaileek aurreratu zutenez, posible baita Bergaran beste bi txapelketa jokatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak