Gaur, 00:20ak aldera gertatu da leherketa, ezezagun batek Suhiltzaileak ohartarazi ondoren 23:55ean, 00:30ean eztanda gertatuko zela esanda. Ertzaintzak lehergailua aurkitu ostean, eztanda egin du. Aurretik, segurtasuneko langileek motxila susmagarri bat ikusi dute eraikineko atean, eta ertzainei horren berri eman diote.
Bergarako epaitegia map - Tagzania
Ertzaintzak emandako informazioaren
arabera, gauerdia baino hiru minutu lehenago abisua eman diete
suhiltzaileei, esanez gauerdian lehertuko zuela lehergailuak. Dena den,
ordurako hantxe zegoen polizia, epaitegiko zaindariek abisatuta, haiek
motxila susmagarri bat atzemanda zuten-eta.
Ertzaintzak inguru
guztia hustu eta gero, gauerditik hogei minutura egin du eztanda
lehergailuak.
: Ertzainek kendu dute epaitegia inguratzen zuen lerro poliziala eta inguruko komertzioetakoek sartu ahal izan dute beraien denda eta tabernetara. Epaitegi aurrean zenbait auto ere bazeuden eta jabeek kalteak ikusi ahal izan dituzte.
8:30eko egoera: Ertzaintzak segurtasunerako talde bat ipini du epaitegi inguruan, badaezpada, eta ikerketa hasi du. Oraingoz ez dakite erabilitako lehergailu mota eta kopurua zein izan den eta leherketa ez du inork bere gain hartu. Epaitegia eta ingurua sokaz inguratuta daukate segurtasun neurri modura.
Lekukoen arabera, une honetan (08:30) inguruko dendariak eta langileak hasi dira hara gerturatzen, baina poliziak ez die pasatzen uzten, "guztiz itxita dago-eta guztia, eta esan diete, beste pare bat edo hiru ordura arte ezin izango direla sartu". Lekukoek gaineratu dute inguruan kristalak eta bestelako materiala dagoela barreiatuta, "errepidearen beste aldera arte".