Lehen mailako titulua lortzeko urpekaritza ikastaroa egingo da maiatzean

Maider Arregi 2009ko mai. 5a, 11:42
Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak eta Gipuzkoako Urpekaritza Jardueren Federazioak elkarrekin urpekaritza ikastaroa antolatuko dute maiatzerako. Ikastaro honen bidez, lehen mailako titulua, "Izar bat" deiturikoa, eskuratuko da. Izen emateko epea, maiatzaren 6tik 20ra bitartean dago zabalik.

Ikastaroak bi atal ditu.

Atal teorikoa Agorrosinen emango da maiatzaren 25etik 29ra bitartean; 19:30-21:00.

Atal praktikoa ekainaren 5ean, zapatu goizean, izango da Getarian.

Ikastaroko xehetasunak

  • Euskaraz izango dira.
  • Material didaktikoa banatuko da.
  • Titulua eskuratzeko tramitazioa
  • Federazioak bideratuko du.
  • Ikastaroarekin lehen mailako urpekaritza baimena eskuratuko da.

Izena emateko

  • Izen emateko epea: maiatzak 6tik maiatzak 20ra
  • Plazak: minimoa 5 eta maximoa 15
  • Abonatuak, 300 euro
  • 14-18 urte bitarteko abonatuak, 150 euro

0182 5709 46 0201501589 kontu korrontean diru sarrera egin izen-abizen eta NAN zenbakia adieraziz. Ordainagiria Agorrosinen aurkeztu. Ikastaro lehen egunean adieraziko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak