Laugarren garaipena Mikel Aristirendako

Xabier Urtzelai 2010ko mai. 26a, 11:03
Bergarako txirrindulari Mikel Aristik (Sumofic Lokatza) laugarren garaipena eskuratu du asteburuan, oraingoan Urdulizen. Lasterketa Euskal Herria Torneorako puntuagarria izan zen eta lasterketa irabazteaz gain, Torneoko lider jarri da.

Euskal Herria Torneoko azken lasterketa Arabako Izarra herrian egingo dute, eta azken hitzordu horretan neurria emanda Aristik aukera handiak izango ditu torneoa poltsikoratzeko. Aristirekin batera, Urdulizen Eneko Lizarralde eguneko ihesaldian sartu zen eta Aitor Umerezekin batera, taldekako sailkapenean 2. postua eskuratu zuen Sumoficek. Torneoko taldekako sailkapenean Lokatza, 3. postuan dago.

Ekainaren 2an, erlojupekoa

Lokatzakoek izango duten beste hitzordu garrantzitsuetako bat ekainaren 2an egingo duten Gervais Memoriala izango da, Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketa. Aizarnazabalen izango da lasterketa, eta erlojupeko horretarako Aristi faboritoen artean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak