Jakiak eta beste
Elkartasun kanpainan eskatu zituzten jaki eta konpresaz gain, bestelako produktuak ere batu dute Bergaran, eskolako materiala eta kanpin-dendak, adibidez. Bubisher elkarteak eskerrak eman nahi dizkie produktu guzti horiek eman dituztenei, hala nola: Peñalba eta Garbil dendei, eskolako materialagatik; Jauja kirol dendari, kanpin-dendak ematearren; eta DHL enpresari, paketeen garraioa ez kobratzearren. Horrez gain, herriko beste dendei ere eskertzen die emandako laguntza. Baita dirulaguntza eman dutenei ere: Udalak, 1.500 euro; Eroskik, 300 euro, eta herritarrek, 479 euro.