Lau t´erdiko finalerdiak gaur Udal Pilotalekuan

Edu Mendibil 2010eko martxoaren 16a

Gaur, martitzena, Lau t´erdiko Soraluce Txapelketako finalerdiak jokatuko dira Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita. Lehenbiziko partiduan Eneko Yoldi eta Yurgi Larrañaga izango dira aurre aurre eta ondoren Aitor Mendizabal antzuolarrak Unai Onsalo nafarraren kontra jokatuko du.

Lau t´erdiko Soraluce Txapelketak ikusmin handia piztu du herriko eta inguruko pilota zaleen artean. Gaurko jaialdian erabakiko dira datorren martitzeneko finalistak zeintzuk izango diren. Galtzaileek, berriz, hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko dute hurrengo astean.

Gaurko lehenbiziko partiduan Yoldi nafarra eta Larrañaga azpeitiarra izango dira aurrez aurre. Biak ere txapelketako faborito nagusien artean ditugu. DVko Txapelketako finalean Larrañaga nagusitu zitzaion Yoldiri eta gaur errebantxa bila kantxaratuko da nafarra.

Bigarren finalerdiko protagonistek Elgetako lau t´erdiko finala jokatu zuten 2007. urtean. Orduan Mendizabal antzuolarra gailendu zitzaion Onsalori.

Gaurko jaialdirako sarrera debaldekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak