Lau puntutik hiru lortu ditu Bergarak aste bukaeran

Mireia Bikuña 2009ko aza. 15a, 16:16
Zapatuan Hegialderen kontra 32-29 irabazi zuen Labegaraietan, eta gaur, atzeratutako lehian, 23-23 berdindu dute Ormaiztegiko kiroldegian

Partidu gogorra jokatu dute gaur Ormaiztegin. Kolpeak eta irainak jaso dituzte bergararrek. "Inoiz ez dut horrelakorik ikusi! Egurra eman digute, eta epaileek ez dute ezer adierazi", esan digu bukaeran Josetxo Muniategik.
Lehen zatian bergararrak izan dira nagusi. Defentsan indartsu ibili dira eta kontraerasoan golak eginez 10-13 heldu dira atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran, 4-0ko partziala egin du Ormaiztegik, eta 13na berdindu du. Handik aurrera gorabehera asko izan ditu markagailuak. Bukatzeko bi minutu falta zirenean bi goleko errenta zuen Ormiztegik. Bergararrek gol azkarra egin eta baloia berreskuratu dute. Epaileak penalti  adierazi du. Bergarak huts egin du, baina errebotea hartzerakoan penalti adierazi du berriro epaileak. Eneko Sudupek berdinketa egin du.

Atzokoa

Atzoko partidua askoz lasaiagoa izan zen. Nahiko erregularrak izan ziren minutu gehienetan, eta erraz irabazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak