Domekan, 17:30ak aldera jaso zuten ertzainek lekuko baten deia, esanez pertsona batzuk ikusi zituela tailerretik irteten eta Arrasaterantz ihes egiten. Ertzainek Elorregi auzoan geldiarazi zuten auto susmagarria.
Autoko lau pertsonak identifikatu eta ibilgailua miatzerakoan, zazpi bateria eta bi alternadore aurkitu zituzten barruan.
Tailerra ikuskatuta, biltegira sartzeko atea indarrez irekita zegoela eta barruan materiala falta zela baieztatu zuten.
Lau gizonezkoak atxilotu zituzten, indarkeriaz egindako lapurreta egotzita.