Hiru lagun txatarra lapurtzeagatik
Egubakoitz gauean izan zen lehen gertakaria. zenbait pertsona San Lorenzo industrialdeko enpresa bateko materiala kamioi batean kargatzen zebiltzala jakinarazi zion Ertzaintzari norbanako batek.
Bertaratu ondoren, agenteek edukiontzi batean zegoen txatarra kamioi batean kargatzen ari ziren hiru pertsona aurkitu zituzten. Lan horretarako, kargatzen ari ziren ibilgailuak zeukan garabi-besoa erabiltzen ari ziren. Aipatutako pertsona horien aurrean identifikatu ostean, txatarra batzeko enpresaren baimena zutela adierazi zuten. Jarraian, ertzainak enpresako arduradunekin jarri ziren harremanetan eta ustezko lapurrek esandakoa ezeztatu zuten.
Ondorioz, agenteek hiru gizonezkoak atxilotu zituzten, 27 urteko bi eta 38 urteko bat, Bilbo eta Barakaldoko auzotarrak, bortxaz egindako ustezko delituagatik.
Lagun bat, erlojua lapurtzeagatik
Atzo, domeka, 19:00ak aldera gertatu zen lapurreta Arrizuri kalean. Ertzaintzaren arabera, erasotzaileak bere etxeko ataria irekitzen ari zen gizonezko bat bultzatu zuen eta, barrura eramaten zuen bitartean, arma zuri bat jarri zion biktimari albo batean eta dirua edo balioko zerbait emateko eskatu zion. Biktimak erloju bat erakutsi zion, eta erasotzaileak, orduan, hartu egin zuen eta kalera joan zen.
Apur bat geroago, gertakari horiek izan ziren tokitik gertu, lapurrarenak bezalako ezaugarri fisikoak zituen gizonezko bat aurkitu zuten ertzainek.
Ertzainek erabilera anitzeko labana bat (lapurreta egiteko erabilitakoa, antza) eta minutu batzuk lehenago ostutako erlojua atzeman zizkioten susmagarriari aldean zituen gauzen artean. Horren aurrean, gizonezkoa atxilotu eta polizia egoitzara eraman zuten.