Lau kontzertu egingo dituzte Bergaran organo erromantikoaren zikloan

Mireia Bikuña 2010eko irailaren 29a

Bihar hasita urriko lau zapatuetan (hilaren 2an, 9an, 16an eta 23an) egingo dituzte San Pedro parrokian, 20:00etan. Lehen kontzertua bihar egingo dute Ana Gartzia organo-joleak eta Loinatz Abesbatzak.

Organo erromantikoaren 11. aldia Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu zuten atzo.
Beste urte batez, munduko organista ospetsuenek joko dute San Pedro parrokiako organo erromantikoa; hain justu ere, Ana Gartziak, David Maletek, Josep Maria Masek eta Aitor Oleak.

Berritzeko lanak atzeratuta

Aurrez pentsatu ez bezala organo erromantikoaren zikloak lekua izango du Bergaran. Iazko emanaldiak bukatu orduko aurreratu zuten, 2010ean ez zela kontzerturik egingo San Pedro elizan. Parrokia zaharberritzeko prozesuan zegoela aprobetxatuz, organoa ere berritu egingo zutela aurreratu zuten. Baina, organo kontzertuak egon egongo dira Bergaran. Maider Osa kultura teknikariak eman digu arrazoia: "Parrokiako lanak atzeratuta daude, eta ondorioz organoa berritzeko lanak ere. Ikusi genuen posible zela kontzertua San Pedron egitea. Herritarren erantzuna oso ona da, eta aurten ere aukera izango dute organo-jole onenak entzuteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak