Lau ikastaro berri antolatu ditu Udalak apirilerako

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mar. 9a, 16:19
Bergarak Udalak break dance, izar, larrugintza eta sendabelarren gaineko ikastaroak antolatu ditu. Horietarako izenematea zabalik dago.

Break dance ikastaroari dagokionez, apirilean hasi eta ekainera arte izango da, egubakoitzetan, 19:00-21:00 ordutegian, Agorrosinen. Apirilaren 24an hasiko da eta ekainaren 26an bukatu. Irakaslea David Markez izango da.

Larruarekin egindako eskulanen ikastaroa hasiko da apirilaren 22an eta ekainaren 24an bukatuko da. Irakaslea Igor Herce izango da.

Izarrak eta sendabelarrak

Zeruko izarrak ezagutzen izeneko ikastaroa, berriz, apirilaren 21ean eta 28an izango da,19:00-20:00 ordutegian, kultura etxean. Izarrak ikusteko irteera ere egingo dute. Eskolak emango dituzte Ilatargi astronomia elkarteko kideek.

Sendabelar ikastaroa ere antolatu dute. Maiatzeko eguenetan izango da –maiatzak 7, 14, 21 eta 28–, 18:30-20:30 ordutegian, kultura etxean. Irakaslea izango da Alberto Altube.

Prezioa eta izenematea

Guztietan ala guztietan 15 euro da prezioa Bergaran erroldatutakoendako eta 20 gainerakoendako. Izena emateko jo kultura etxera martxoaren 28a baino lehen edo deitu 943 77 91 59 zenbakira.

Uztailerako begiraleak

Udaleku irekietarako begiraleak ere behar dira. Izena emateko jo Xipizaro ludotekara –Agorrosin Ekintza Gunean–. Horretarako ordutegia da: astelehenetik egubakoitzera, 17:00-20:00 ea zapatutan, 10:00-13:00. Informazio gehiago 943779160 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak