Lapurretek gora egin dutela ikusita, koordinazio mahaia eta guzti eratu dute Bergarako ertzain-etxeak eta Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara eta Soraluzeko udaltzaingoek osatzen duten poliziek.
Lapurreten %90 galarazi
Eta koordinazio mahai horren gomendioa da etxetik irten ostean atea giltzarekin itxita lagatzea, "horrelako neurri erraz batek gertatzen diren lapurreten %90 galaraziko luke", adierazi dute.