Lapurrak sartu dira Intxorta tabernara. Jabeen esanetan, astelehen gauean gertatu zen lapurreta. Taberna 23:00etan itxi zuten, eta tabernako alabak hurrengo goizean, 09:00etan, ikusi zuen atea apurtuta zegoela. Ateko sarraila apurtuta sartu ziren lapurrak eta txanpon-makinako eta kutxa erregistratzaileko dirua eraman zuten, biak indarrez apurtuta. Ertzaintza gertaera aztertzen ari da, egileak atzemateko. Azken 15 egunetan, 10 lapurreta denuntzia jaso ditu Ertzaintzak.