Lanuzteak deitu dituzte Candy Hoover enpresan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urt. 23a, 20:40

Bergarako Candy Hoover enpresan abuzturea arteko lanuzteak deitu dituzte, lan hitzarmena dela-eta, enpresako zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean adostasunera iritsi ez direlako. Enpresako zuzendaritzak Lan Hitzarmena negoziatzeko mahaia apurtu duela salatu du enpresa batzordeak.

Hilaren 9tik hainbat lan uzte deitu ditu Candy Hooverreko enpresa komiteak. Enpresa batzordea, ESK, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek osatzen dute, adostasunera iritsi ezean,  abuztura arteko lanuzte eta mobilizazio egutegia ere prestatu dute. Proposamenak botoen %63a izan du alde. Langileek, soldaten igoera eskatzen dute, eta Komiteko ordezkariek azaldu dute, enpresako zuzendaritzak ez duela eskaintzen Metalaren Hitzarmen Probintzialak jasotakoa baino hobekuntza gehiagorik eta horrekin batera inposatu egiten duela lan egutegia, abuztuko oporrei dagokienez. Langileek soldaten igoera bat eskatzen dute, baina enpresa zuzendaritzak ez duela horretarako asmorik salatu dute.

Langileen ordezkariek azaldu dute iaztik dabiltzala enpresa batzordea eta zuzendaritza negoziazioetan baina zuzendaritzak, ezezkoan dirauela. Gaineratu dute, aurten produkzioari dagokionez ere, igoera bat izan dutela. Hau da, gehiago produzitu behar dutela; horren aurrean ere enpresak ez duela soldaten igoera bat aplikatzeko asmorik diote.

Gaur 4 ordutako lanuztea egin dute eta zuzendaritzarekin akordiorik egon ezean hilaren 30ean egun osoko lanuztea egingo dutela ere aurreratu dute.

Goiena Telebista Candy Hoover enpresarekin harremanetan ipini da, eta biharko espero du enpresaren ikuspuntua ezagutzea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak