Langabetuendako lanerako prestakuntza ikastaroak eskainiko dira

Maider Arregi 2009ko martxoaren 31

Bergarako Udalak 2009rako langabetuendako Lanerako Prestakuntza ikastaroak antolatu dituen. Ikastaroak apirilean hasiko dira. Irailerako ere antolatu dituzte zenbait ikastaro. Hemen duzue informazio guztia:

Ikastaroak

1- Elektrikari industriala 375 ordukoa. Hasiera apirilak 27 - amaiera uztailaren 21ean.

2- Makina erreminta operadorea 325 ordukoa. Hasiera apirilak 27 - amaiera uztailaren 24an.

3- Tornulari Fresatzaile 275 ordukoa. Hasiera irailak 21 - amaiera azaroaren 30ean.

4- Apal betetzaileak eta kutxazainak merkataritzan (80 ordu). Apirilaren 22tik maiatzaren 20ra, 9:30etik 13:30era.

5- Merkataritzako saltzailea (80 ordu). Maiatzaren 11tik ekainaren 5era, 16:00etatik 20:00etara.

6- Garbiketa Industriala (100 ordu). Maiatzaren 4tik ekainaren 5era, 16:00etatik 20:00etara.

7- Geriatria Laguntzailea. (70 ordu) Apirilaren 27tik maiatzaren 21era, 16:00etatik 20:00etara.

8- Klinikako zainketa laguntzak (200 ordu). Maiatzaren 18tik uztailaren 24ra, 9:30etik 13:30era.

Irailean antolatuko direnak:

9- Barrako eta terrazako zerbitzaria (50 ordu)

10- Sukaldeko laguntzailea tabernetan eta kafetegietan (80 ordu).

11- Lorezaintza, oinarrizko lanak (100 ordu)

Betebeharrak :

  • 18 urtetik gora izatea.
  • INEM eta LANBIDE Enplegu zerbitzutan izena emanda izatea.
  • Lehentasuna izango dute Debagoienean erroldatuta daudenek.
  • Izena ematea Bergarako Udaleko Enplegu zerbitzuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak