Lanerako prestakuntza ikastaroak antolatu ditu Udalak langabeendako

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko api. 7a, 18:45
Hamaika ikastaro antolatu ditu Enplegu Sailak azarora bitartean eta izenematea zabalik dago

Lanerako prestakuntza ikastaroak antolatu ditu Udaleko Enplegu zerbitzuak langabetuendako.

Ikastarootan partehartzeko beharrezkoa izango da 18 urtetik gorakoa izatea eta Inem eta Lanbide enplegu zerbitzuetan izena emanda izatea. Bestetik, lehentasuna izango dute Debagoienean erroldatutakoek.

Askotariko 11 ikastaro

Urtean barrena emango dira ikastaroak eta guztira hamaika dira: elektizista industriala (375 ordu), apirilaren 27tik uztailaren 21era; makina erreminta operadorea (325 ordu), apirilaren 27tik uztailaren 24ra; tornulari fresatzailea (275 ordu), irailaren 21etik azaroaren 30era; merkataritza saltzailea (80 ordu), maiatzaren 11tik ekainaren 5era; garbiketa industriala (100 ordu), maiatzaren 4tik ekainaren 5era; geriatria laguntzailea (70 ordu), apirilaren 27tik maiatzaren 21era; klinikako laguntzailea (200 ordu), maiatzaren 18tik uztailaren 24;

Irailerako hiru

Hamaika ikastaro horietako hiru irailean antolatuko dituzte eta orduan finkatuko dituzte datak. Honako hauek dira; tabernako barra eta terrazako zerbitzaria (50 ordu);  tabernetarako sukaldeko laguntzailea (80 ordu) eta lorezaintzaren hastapenak (100 ordu).
Izenematea da Udaleko Enplegu zerbitzuan eta dagoeneko zabalik dago. Informazio gehiagorako deitu 943 77 91 65 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak