Landare exotiko inbaditzaileak errotik kentzeko kanpaina jarriko du Udalak abian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mai. 12a, 14:16
Udaleko Ingurumen Zerbitzuak landare exotiko inbaditzaileak errotik kentzeko kanpaina abian jarriko du datorren astean Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin batera. Landare exotiko inbaditzaileak beraien edertasunagatik lorategietan jarri ziren, baina hemengo baldintzetara ohitu eta lorategiz kanpoko inguruak kolonizatzera pasa ziren.

Landare hauek gehienetan hutsik dauden lurzoruak hartzen dituzte eta produzitzen duten hazi kopuruagatik eta hazteko daukaten gaitasunagatik abiadura azkarrean zabaltzen dira. Horrek gure paisaian eta ekosistemetan dauka eragina, bertako landaretza naturala desplazatzen duelako eta faunarentzat ere kaltegarriak direlako.

Baserri eremuetan

Udalak, alde batetik, lursail publikoetako landare inbaditzaileak kenduko ditu eta bestetik, baserri eremuetan dauden plumero izeneko landareak ere ezabatuko ditu. Plumero hauek dituzten baserriak asko daude Bergaran eta jadanik jakinaren gainean daude landare horiek kenduko direla datozen egunotan.

Udalari jakinarazi

Hala ere, norbaitek bere lurretan horrelako landareak baldin baditu Udalari jakinaraztea eskatzen dute, behar den bezala landarea errotik kendu ahal izateko eta plaga bat izatera iritsi ez dadin. Harremanerako telefonoa: 943 77 91 75.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak