Landalurren jabeak udaletxera jo dezakete argibide bila

Maider Arregi 2009ko urtarrilaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundia landalurren katastroa eguneratzen dabil eta, hori dela eta, idatzi bat bidali die Bergarako landalurren jabe guztiei lursail horien berri emateko. Idatzia jaso dutenek Bergarako Udalera jo dezakete idatzian agertzen diren datuak aztertu ondoren, argibideren bat behar izanez gero edo zerbaitekin konforme egon ezean.

Horretarako, telefono honetara deitu eta kontsultarako ordua eskatu behar dute: 943 77 91 85. Ordua hartzea ezinbestekoa da eta udaletxera eskritura eraman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak