Lana eta familia bateragarri egiteko ikastaroak KZgunean

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko irailaren 13a

Arlo horretan dauden diru laguntzak nola tramitatu irakatsiko dute KZgunean, hainbat ikastarotan.

Lana eta familia bateragarri egiteko Jaurlaritzaren dekretu berria dela eta, on-line tramitatu daitezke eskabideak. Horretarako jarraibideak Kzguneek ematen dituzte eta Bergarakoak gai horren gaineko ikastaro sorta antolatu du irailerako, doan. Egubakoitzean izan zen lehena eta hurrengoak izango dira irailaren 16an, 18:00-20:00; 24an, 11:00-13:00; eta 30ean, 16:00-18:00. Guztiak doan.
Ikastaro horietan dekretuaren gaineko informazioa eta tramitazioak egiteko laguntza eta prestakuntza emango dute.

Laguntza hobeak

Hala dio Jaurlaritzak; lana eta familia bateragarri egiteko laguntza gehiago eta hobeak eskaintzen dituela. Besteak beste, gizon zein emakumeendako laguntzak handitu eta berdindu egin dituzte; eszedentziak hartzeko diru laguntzak jaso ahal izango dira seme-alabek hiru urte bete arte, edo lanaldi murrizketak zortzi urte bete arte, eskola oporrak metatuz; haurraren adina sei urtetik zortzi urtera igo da lanaldi murrizketarako, eta diru laguntza jasotzeko epea zabaldu egin da 36 hilabetetik 42ra, besteak beste. Informazio hori guztia kontsultagarri dago www.euskadi.net/falimia webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak