Bergarako, Debagoieneko, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako jendea izan zen atzo Lainon eta aurrerantzean ere bertako nahiz kanpoko jende asko espero dute Hodei Elexpuru eta Alex Molano skate parke berriaren arduradunek. Izan ere, AEBetan eta Europan badira skate parke estaliak, baina Bergarakoa lehena da Espainian.
Patinatzeko guneak 300 metro koadro inguru ditu eta bertan U formako bi malda eta street gunea –kalea imitatzen duena– daude. Taberna eta skate materiala saltzeko denda ere jarri dituzte.