Laia Bedosen margoak Aroztegin

Edu Mendibil 2009ko eka. 11a, 18:49
Laia Bedos margolari katalanaren erakusketa ikusgai izango da Aroztegi aretoan, bihartik. Laia Bedosek (Blanes, 1975) urtebete inguru darama Bergaran bizitzen eta, 'Gertuago' izenburupean, azken bi urteotan egindako 20 bat lan erakutsiko ditu Barrenkaleko aretoan.

Arte Ederretan lizentziatua da Laia Bedos eta 1993tik hainbat sari jasotakoa da han eta hemen. Bihar, egubakoitza, zabalduko duena da gure artean egiten duen lehenbiziko erakusketa. Formatu txikiko eta handiko lan abstraktuak zintzilikatu ditu Aroztegin. Haren esanetan, "nire kasuan, pintura absentzia, presentzia eta ekintzarako aukera mugagabearekin lortuta dago. Gorputzak inguruarekin duen harremana da lanaren abiapuntua eta nik bizi dudanak hitz egiten saiatzen naiz koadroetan". Bergara bizitzera etorri izanak eragina izan du Laia Bedosen lanetan, "argiak, jendearen izaerak edota hizkuntzak berak niregan eragina dutelako. Pintura espresiobide bat da eta jendearengan emozioak sortzen saiatzen naiz, bizitzarako ilusioa pizten".

Abangoardia katalana

Abangoardia katalanen, Miroren eta abarren eragina aitortzen du bere lanetan eta Kandinskyren aipu bat aukeratu du bere lanen aurkezpenerako: "Pintura arimarentzat indarra da". Bergarako erakusketaren ondoren, uztailean bere jaioterritik gertu, Tossa de Mar-en egingo du erakusketa eta datorren urterako Logroñon, Castellón eta Kordoban erakusketak egitea aurreikusita dauka. Bihar 19:00etan irekiko dute Aroztegiko erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak