Azken etapa berri honetan urtebeteko ibilbidea bete du Bergarako Kai tabernak, eta hori ospatzeko lagunarteko jaia egin zuten. Hala, lagun arteko festa egin zuten 'Pelox' eta konpainiarekin. Disko berria atera du bergararrak, 'Azkaiter Pelox & The Road Band zuzenean' izenburukoa. Uztaila aldera Laino tabernan grabatutakoa. Hamar kantu batu ditu bertan eta 10 euroren truke eskura daiteke diskoa, ohiko tokietan.