Labegaraietaraino iritsiko da jolasleku ibiltaria bihar, egubakoitza

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urr. 22a, 18:20
17:30etik 19:00etara egingo dute jolaslekua Jarduneko kideek kiroldegi aurreko gunean. Labegaraietakoarekin amaitutzat emango du Jardun elkarteak jolasleku ibiltariaren denboraldia.

Labegaraietara eramango dute datorren egubakoitzean, hilak 23, Jarduneko kideek jolasleku ibiltaria. 17:30etik 19:00etara bitartean egongo dira han, kiroldegi aurreko gunean, eta ohi bezala, askotariko ekintzak egingo dituzte bertaratzen diren neska-mutikoekin: aurpegia margotu, soka saltoan, goman... Hori guztia jolaslekuaren lehen zatian egingo dute; bigarrenean, jolas-kantuak egingo dituzte, hau da, abestu egingo dute baina ez hori bakarrik, abestiok dantzatu eta antzeztu ere egingo dituzte. Hain justu ere, jolasleku ibiltariaren helburu nagusia da betiko haur kantuak abestea, galdu ez daitezen. Hori horrela, Ranroberra, Han zeuden eta Joxe Martin bezalako abestiak kantatuko dituzte Labegaraietara hurbiltzen diren ume eta gurasoek.  

Gero eta leku gehiagora

Urtean bi sasoitan –udaberrian eta udazkenean– egiten dute Jardunekoek jolasleku ibiltaria eta gero eta leku gehiagora iristen dira. Aurten esaterako, bi gune estreinatu dituzte erdigunean, Ibargaraiko ziburuen gunea eta Domingo Irala kalea.
Bestalde, aurreratu dute, erdigunetik urrun dauden auzoetara ere joaten hasiko direla gero eta zerbitzu osoagoa emateko asmoz. Hala, Angiozarrera, Osintxura, Bolura eta Matxiategira ere joango direla azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak