Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 1ean, barikuan ospatuko dira Labegaraietako jaiak. Urtero moduan, aurten ere XLVII. Txirrindulari Lasterketaz gozatzeko aukera izango da. Hemen duzue egitarau zabala:
Maiatzak 1, barikua
10.00 Txapliguen jaurtiketakin jaiei hasiera emango zaie. Udal Txistulari bandarekin diana.
11.00 Meza nagusia, San Joxepeko abesbatzaren partaidetzarekin. Ondoren, txorizoa eta salda.
14.00 Poteo herrikoia
16.30 XLVII. Txirrindulari lasterketa. Labegaraieta saria
18.00 Txokolatada, kiroldegiko Kankan. Ondoren jaiei amaiera emango zaie txapliguen jaurtiketarekin.