Labegaraietako areto futbol txapelketako irabazlea CM Errotagain

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko martxoaren 31

CM Errotagain izan da Labegaraietako areto futbol txapelketako talde onena. Liga orekatua izan da, eta azkeneko jardunaldira arte ez da erabaki txapelduna; hala, puntu bakarragatik irabazi dute. Bigarren tokian sailkatu da UD Akabauak eta hirugarrenean Diego Valor ile-apaindegia. 12 taldek parte hartu dute liga txapelketan.

Kopa txapelketa

Apirilaren 10ean hasiko dute kopa txapelketa. Kanporaketa zuzenak izango dira; hala, maiatzeko lehenengo aste bukaeran jokatuko dute finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak