Joan den ekainaren 1etik 90 partidu ondoren jokatu ondoren, Ipintzako txapelketa amaierara iritsi zen egubakoitzean. Ikusle mordoa izan ziren La Juve eta Indargorri taldeen arteko finala jarraitzen. Azkenean, La Juvek eraman zuen txapeldunen trofeoa, 1-0 irabazi ondoren.Unai Aranak egin zuen partiduko gol bakarra, bigarren zatian.
Futbol 11-ko txapelketan 17 talde izan dira lehian. Kopako finalean, Badulakek 2-1 irabazi zion egubakoitzean Dream Team taldeari. Beteranoen mailan, Diego Valor izan da txapelduna eta nesken finala, berriz, Pentol´s taldeak irabazi zuen.
Futbol 11-n Jon Zangitu izan da jokalaririk onena; Markel Lizarbe golegilea; eta Pol Lopez de Subijana ateinik onena; beteranoen mailan, Asier (Diego Valor) jokalaria, Kepa golegilea eta Jon, Osintxu taldeko atezaina saritu dituzte; eta, nesketan, Maddi (Danetik Pixkat) izan da jokalaririk onena, Ane Vicente (Kiufnets) golegile nagusia eta Soko arrasatearrak (Pentol´s) eraman du atezain onenaren saria.
Mikel Gotzon Fernandez Pope-k antolatu du aurtengo txapelketa, Ipintzako belar artifizialean jokatzen den bigarrena hain zuzen. Pope-rekin batera, Jon Madariaga eta Jokin Arrillaga gazteak izan dira epaile lanetan partidu guztietan. Talde guztien kiroltasuna nabarmendu dute hirurek. Zorionak beraz txapelketan parte hartu duten guztiei.
Argazki denak, ASTELEHENEKO GOIENKARIAn.