KZgunea itxita dago gaurtik, martitzena

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 30a, 19:02
Apiril bukaera edo maiatz hasierara arte egongo da itxita; hain justu ere, kultura etxean KZgunearendako gela egokitu arte. Behin behineko kokalekua izango da hori, orain arte egon den Irizar etxea egokitzeko lanak bukatu bitartean.

KZgunea itxi egin dute gaur, martitzena eta halaxe egongo da apiril bukaera edo maiatza hasiera arte, bertoko arduradunen esanetan. Hain justu ere, kultura etxeko erakusketa aretoa KZgunea ipintzeko egokitu arte. Egin beharreko egokitzapenetako batzuk atzoko, astelehena, osoko bilkuran  onartu zituen udalbatzak. Orain arte Irizar etxean egon izan da KZgunea, baina jauregia egokitzeko egitekoak diren lanak direla eta –maiatzaren 3an hastekoak dira–, eraikina laga behar izan du eta lanak bukatzean itzuli egingo da Irizarrera.
Helduen Heziketa Iraunkorraren kasuan, hori ere Irizarren dago Martokoko eskolara joango da Irizarko lanak hastean. Hain justu, Martokoko eskolako egokitzapenak ere ontzat eman zituen atzo, astelehena, udalbatzak. HHI ere Irizar etxera itzuliko da birgaitze lanak bukatu ostean. Birgaitze lanok bigarren E Planaren baitan egingo ditu Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak