Ordutegi eta egunak
Ordutegiak eta egunak ezberdinak izango dira eta aukeran izango dituzte erabiltzaileek. Informazio gehiago nahi duenak hiru bide ditu: alde batetik telefonoa: 943 76 73 24; bestetik tutor.bergara@kzgunea.net helbide elektronikora bidalita mezua; eta azken aukera, Bergarako Irizar Jauregiko bigarren solairura zuzentzea astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Aukera zabala
KZ gunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu. KZ gunea ondo hornituta dago, Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazio egokiz. Hurbilen duzun zentroa aukeratu dezakezu eta gehien interesatzen zaizun ikastaroa eskatu dezakezu.