Kultura talde eta elkarteendako diru-laguntzak emango ditu Udalak

Maider Arregi 2008ko uztailaren 4a

Bergarako Udaleko kultura zerbitzuak kaleratu ditu Bergarako Udaleko irabazi asmorik gabeko kultura talde eta elkarteei 2008. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-laguntzak emateko oinarriak. Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, aurkeztu ahal izango dira, Udaletxeko Erregistro Orokorrean, oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean. Hemen dituzue oinarriak eta eskaera orria:

Eskaerak aurkezteko epea larunbat, igande edo jaiegunean amaituko balitz, epea ondorengo laneguneko 13:00etan bukatzen dela ulertuko da.

Oinarriak. (pdf, 100kb)

Eskaera orria. (pdf, 174kb)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak