Kudeatuz programaren helburua da Gipuzkoako udalerrietan herritarren parte-hartzerako esperientziak sustatzea.
Erabilera anitzeko antzokiaren funtzio eta formen definizioa herriko kultur eragile desberdinen eta oro har bergararren adostasunaren emaitza izatea nahi du Udalak. Hortaz, kultur eragile guztiei prozesuan parte har dezaten gonbitea luzatzen die. Udalak, prozesu honetan, herritarren adostasunaren emaitza bere egiteko konpromisoa adierazi du. Prozesuaren mesedetan, eskura dituen baliabide eta bitartekoak errazteko erabakia hartzen duela gaineratu du.
Prozesu honen lehenengo saioa, martxoaren 2an, martitzenean, burutuko da 19:00etan Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan. Aztiker Ikergune Soziologiko Kabinetearen teknikariak prozesua prestatu eta dinamizazio lanez arduratuko dira. Bi ordu inguruko iraupena izango duten hiru saio egitea aurreikusten da gaia lantzeko.