Korrikako batzarra egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 16a, 12:52
Eguaztenean da, urtarrilak 17, kultura etxean 19:00etan. Korrika 15 ospatzeko ekitaldiak antolatuko dituzte batzarrean. Herriko ikastetxeak, enpresak, koadrilak, norbanakoak eta interesa duen edonor dago gonbidatuta.

Oskar Elizburu arrasatearra da Korrika 15ek Debagoienean iznago duen arduraduna eta bera etorriko da batzarrera Bergaran zer antolatu nahi duten jakitera. Berak informazioa eta Korrika kulturaleko proposamenak ekarriko ditu eta batzarrera doazenek aukeratuko dute Bergaran zer egin Korrika 15 ekimena AEKrekin batera ospatzeko.

Kilometroak, 380 euro

Aurtengo edizioan ere kilometroak salduko dituzte eta erosi nahi duenak batzarrean bertan edo Arrasateko AEKra deituta eros dezake: 380 euro balio du kilometroak.

Batzarrera herriko ikastetxeak, sindikatuak, alderdi politikoak, koadrilak nahiz norbanakoak daude gonbidatuta. 19:00etan da batzarra, eguaztenean, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak