Kopako finala jokatuko dute domekan Labegaraietako txapelketakoek

Mireia Bikuña 2009ko eka. 11a, 14:24
12:15ean irtengo dira Labegaraietako kantxara kopa txapelketako bi talde onenak: Zigalikatis eta Akabaoak. Finala bukatu ondoren sari banaketa ekitaldia egingo dute, eta amaitzeko, parte-hartzaileendako luncha egingo dute.

Antolatzaileek diote partiduko polita jokatuko dutela bi taldeek: "Akabaoak taldeak joko polita egin du liga eta kopa txapelketatan. Joko azkarra eta zuena egiten dute. Zigalikatisek ordea, Akabaoak taldeko izarrak geratzeko ahalegina egingo du. Partidua gogorra izango da, baina ikusleendako ederra. Gainera liga irabazi ondoren, Akabaoak taldeak denboraldiko bigarren titulua irabaz dezake", esan digu antolaketa taldeko Pedro Zafrak.

Finalerdiak

Labegaraietako kopa txapelketako finalerdiak aurreko aste bukaeran jokatu zituzten.
Lehenengoa arrasatearren arteko finalerdia izan zen. Hain zuzen ere, Zigalikatis eta Carboneros taldeak lehiatu ziren. Carboneros taldeak agindu zuen minutu gehienetan markagailuan, baina Zigalikatisek binako berdinketa egin zuen lehia bukatzeko hiru minutu falta zirela. Penalti jaurtiketatan Zigalikatis izan zen hobea eta finalerako txartela lortu zuen.
Bigarren finalerdian ligako txapeldun Akabaoak eta Los Latinos taldeak lehiatu ziren. 10-5 irabazi zuen Akabaoak, baina gauzak zail jarri zizkioten Los Latinos taldekoek. Eurek egin zituzten gol aukera gehien baina Akabaoak taldeko atezain Jose Miguel Calle izan zen jokalari onena. Denboraldiko talde indartsuena izan direla erakutsi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak