Kontseiluaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Edu Mendibil 2008ko eka. 16a, 19:09
Kontseiluaren 10. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean, Euskaraz Bai astea ospatuko da Bergaran, gaurtik egubakoitzera bitartean. Hain zuzen ere, ibarrean Bergarak jasoko du Kontseiluaren ekimena, Bergarako Euskaltzaleon Bilgunearen laguntzaz. Jardun euskara elkarteak, EHEk, AEKk eta Aranzadi Ikastolak osatzen dute Berba.

Erakusketa udaletxean

Esan bezala, gaur, astelehena erakusketa ibiltaria zabalduko dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Artemanek prestatutako Kontseilua 10 urte bidea eraikitzen erakusketa egubakoitzera arte izango da ikusgai, 17:30etik 21:00etara. Euskarri informatikoen eta panelen bitartez Kontseiluak azken hamarkadan egindako lana erakutsiko dute bertan.

Bestalde, etzi, eguaztena, Kontseiluko kohesio ildoaren arduraduna den Urko Aierbek berbaldia egingo du udaletxean, 19:00etan. Etorkizuneko erronkak aztergai izango ditu Aierbek, besteak beste.
Eguenerako, berriz, kale ekimena iragarri dute Munibe plazan, 19:30ean. Alde batetik euskararekin lotutako argazkiak (txalotzekoak zein salatzekoak) erakutsiko dituzte eta bestetik, jendearen laguntzaz, Euskaraz bai logotipo erraldoia osatuko dute. Antolatzaileek dei egiten die herritarrei egueneko ekitaldian parte hartzeko.

Bukatzeko, egubakoitzean, hilaren 20an, Euskaraz Bai adierazpenari atxikimendua ematen diotenekin ekitaldia egingo dute udaletxean, 19:30ean. Norbanako, talde, erakunde, elkarte mordo batek egin du bat aipatutako adierazpenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak